1948 (Orio)
Egile honen
beste liburuak
NOBELA
1973, Gero
1971, Etor
1983, Erein
1984, Erein
1987, Erein
1989, Erein
1991, Erein
1994, Alberdania
1998, Alberdania
2002, Alberdania
2006, Alberdania
2004, Alberdania
2008, Alberdania
NARRAZIOA
1995, Alberdania
1996, Alberdania
1996, Alberdania
1998, Alberdania
1990, Erein
IPUINA
1970, Lur
1979, Erein
SAIAKERA
2001, Alberdania
1999, Alberdania
KRONIKA
2004, Alberdania / Berria
BIOGRAFIA
Martin Ugalde, leialtasun baten historia
1997, Andoaingo Udala
ETNOGRAFIA
1993, Zarauzko Udala/Itxaropena
ANTOLOGIA
Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)
1991, Erein
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
1982, Erein
1988, Erein
1988, Erein
Paris de la France-ko pateen kasua
1988, Erein
Alarguntsa sikodelikoaren kasua
1989, Erein
Sardina ezpain gorriaren kasua
1989, Erein
Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe
1993, Erein
1989, Erein
1999, Elkar
2000, Elkar
Aizak eta aizan elkarrekin dantzan
2002, Elkar
Gizon kabalen piurak
1982, Erein
Maddiren erlojua
Ilusioz gainezkako zortzi urte bete zituen Maddik eguzkiak ere irrifar egiteko gogoa zueneko egun hartan.
Puzzle, liburu, kitaborroi eta beste zenbait erregaliren artean, Londresen disc-jockey bezala lan egiten zuen osa-ba aitajaunaren paketetxo bat ere iritsi zitzaion.
—Zeren zai zaude paketetxoa irekitzeko? galdetu zion amak. Maddi bera baino urduriago zegoen ama, paketeak zer ote zekarren jakiteko.
—Ez dakit, ama, halako kezka bat daukat.
—Kezka? Zerena!
—Jakingo banu...
Ireki zuen paketetxoa eta telebistan anuntziatzen dituzten kuartzozko ordulari pinpili-panpala pinpoilpolita horietako bat ikusi zuen bertan. Eta osabak ingles hizkiz idatzitako tarjetatxo bat:
«Maddi maite:
Greenwhich-ek baino zehatzago emango dizu ordua.
Ikusiko duzu!
Ah, eta zorionak!
Uda arte. Zai nago noiz uda iritsiko zuri piszinan aguadilla bat egiteko.
Musu bakar bat baina haundi-haundia».
Berehala ahaztu zen Maddi puzzle, liburu eta kitaborroiez! Erlojua eskumuturrean jantzi eta han ibili zen etxeko guztiei bere erloju pinpili-panpala pinpoilpolita erakusten, erakusten eta berriro erakusten.
—Jo, ze ondo! Hau da txolloa! Ikastolara joaten naizenean, ordularia erakutsiko...
—Ez duzu erlojua ikastolara eramango.
—Jope...
Zortzi urte bete zituenetik gauza harrigarriak gertatzen hasi zitzaizkion Maddiri: egunsentian afaldu nahi izaten zuen, postretik hasi nahi izaten zituen bazkariak, konta hamar arte andereñoak eta hamar, bederatzi, zortzi... Maddik, dena alderantziz, esaldiak ere alderantziz esaten hasi zen arte:
—ama, nonugE
—Zer esaten ari zara?
—¡nonugE
Diren eta ez diren espezialista guztiak ezagutzen zituen Maddiren amak eta han eraman zuen alaba espezialista guztiengana. Begiratu zioten mingaina behetik eta goitik, ezkerretik eta eskuinetik, baina ez zioten ezer bitxirik aurkitzen, begiratu zioten eztarria eta ezta ezertxo ere. Glodopedak esan zion:
—A ze mingain gorrixka, bizia duzun!
Eta eztarria?
Ez dut inoiz horrelako eztarri-zulo politik ezagutu.
Eraman zuten okulistarengana ere, begiratu zizkioten begiak baina ez zioten begietan ere ezer txarrik aurkitu eta okulistak esan zion Maddiri:
—A ze begi urdinxka, ederrak dituzun!
Begiratu zizkioten begiratu beharreko guztiak, baina alferrik. Sendagileek ez zioten ezertxo ere aurkitzen.
Hala ere, begien bistan zegoen Maddiri zerbait harrigarria gertatzen zitzaiola. Aspaldian ikasiak zituen gauzak ahaztu egin zitzaizkion, ahaztu egin zitzaion irakurtzea, ahaztu batuketak egitea eta ohean pixa egiten ere hasi zen, zenbait hortza desagertu zitzaion, txikitzen, txikitzen, txikitzen joan zen, txupetea eskatu zuen...
Maddiren gurasoak guztiz harriturik zeuden. Telebistatik ere etorri ziren Maddiren kasu harrigarriari buruz programa luze bat egitera.
—Hazi beharrean txikitzen ari zaigu! —zioen aitak.
—Martxa honetan sehaskara eta sehaskatik nire sabelera. Baina ni ez nago trote horietarako. Hau da hau martxa! —zioen benetan kezkaturik amak.
Eta hain txikia zenez Maddi eta erlojua eskumuturrean dantzan bezala ari zitzaionez, kendu zioten gurasoek erlojua Maddiri eta Maddi normaltzen hasi zen berriro, hazten, ongi hitz egiten, denetik eta ohizko ordutan jaten, behar den garaian eta tokian pixa egiten.
—Zer gauza! —esan zuen aitak Linda Rostand-en diska bat entzuten zuen bitartean. Zer gertatu ote zaio? Zer arraio ote du erloju madarikatu horrek?
Eta erlojua eraman zuten oraingoan sendagilearengana:
—Erloju polita.
—Baina, baina... —Maddiren aitak emaztearen urtebetzean bere buruari erregalatu zion Linda Rostand-en diskoko doinu bat gogora tu zuen— Alergiaren bat sortzen ote duen jakin nahi dugu.
—Alergiaren bat? Ez, ez dut uste. Kuartzoak ez du alergiarik sortzen. Ez dut nik behintzat behinere horrelakorik entzun.
Kimikari adiskide batengana eraman zuten ondoren erlojua ea kuartzoa benetakoa ote zen jakiteko.
—Kuartzoa benetakoa? Benetakoa ez balitz ez litzateke kuartzoa, ezta? —errukiturik bezala begiratu zien kimikari adiskideak Maddi-ren gurasoei.
Erlojariarengana eraman zuten azkenean erlojua, guk ez dakigu zergatik ez zuten Maddiren gurasoek horrela jokatu hasieratik, erloju bat nora arraio eraman behar ote da erlojariarengana ez bada?
Eta erlojariak:
—A ze erloju bitxia. Non erosi duzue? Ez nuen behinere horrelako erlojurik ikusi.
—Zer, bada?
—Eskuin aldera mugitu beharrean, ezkerrera mugitzen da. Atzeraka. Karramarroak bezala.