1948 (Orio)
Egile honen
beste liburuak
NOBELA
1973, Gero
1971, Etor
1983, Erein
1984, Erein
1987, Erein
1989, Erein
1991, Erein
1994, Alberdania
1998, Alberdania
2002, Alberdania
2006, Alberdania
2004, Alberdania
2008, Alberdania
NARRAZIOA
1995, Alberdania
1996, Alberdania
1998, Alberdania
1990, Erein
IPUINA
1970, Lur
1979, Erein
SAIAKERA
2001, Alberdania
1999, Alberdania
KRONIKA
2004, Alberdania / Berria
BIOGRAFIA
Martin Ugalde, leialtasun baten historia
1997, Andoaingo Udala
ETNOGRAFIA
1993, Zarauzko Udala/Itxaropena
ANTOLOGIA
Horrela bizi bagina beti (Euskal umorearen antologia)
1991, Erein
HAUR ETA GAZTE LITERATURA
1982, Erein
1982, Erein
1988, Erein
1988, Erein
Paris de la France-ko pateen kasua
1988, Erein
Alarguntsa sikodelikoaren kasua
1989, Erein
Sardina ezpain gorriaren kasua
1989, Erein
Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe
1993, Erein
1989, Erein
1999, Elkar
2000, Elkar
Aizak eta aizan elkarrekin dantzan
2002, Elkar
Letrak kalekantoitik
1996, Alberdania
Abaaba, txentxe!
Abaaba, txentxe! hitzokin ematen zitzaizkion animoak oinez ikasten ari zen haurrari, Emiliano Arriagaren Lexicón Bilbaino hiztegian ageri denez. Abaaba totelak Oteitzaren hauspo beretsuko Astarloaren irri-fandangoa oroitarazten digu:
«La octava combinación del hombre-niño es la sílaba ab, y quiso el bascuence formar con ella la voz aba, y tomarla por signo de lugarteniente de padre...»
Edonola izanda ere, Obabakoak dira animo-hitzok, eta haurrak, tente jarririk, bere lehen errito iniziatikoari ekin dio poliki-poliki eta estropezuka: sukaldeko mundu izugarriaren azpi aldetik begiratu behar kontrapikatua, mila oztopoz beterik baitago haurraren eta sabai ugarien arteko eremua...
Oinez ikasi nahi ez zuen haur lozale baten istorioa imajina dezaket. Lehendabiziko pertsonan, lekukotasun zuzenaren ikuspegi hurbila azpimarratzeko. Etzanda nago, gizentzen ari naiz, kezkaturik dauzkat gurasoak. Zer ote du?, larritzen dira. Gizenegi dago oinez ikasteko, eta aharrausi egin du sendagileak.
Bai, gizenegi nago, baina ez oinez ikasteko, oinez ikasi nahi ez dudalako baizik. Ez dut kaskarrekorik hartu nahi.
Izorra daitezela!
Alferrik ari dira, ez naute-eta abaaba txentxe!-ka animatuko. Bakarrik nago sukalde txikiko mundu ikaragarrian. Bakarrik eta babesik gabe, Manuel Lekuonak eman zigun oinez ikasteko beste kanta erritmiko hartako haurraren abaildura trenputxartu berean:
Bera dago,
bakarrik dago,
bera dago,
bakar-bakarrik dago.
Ostera ere ba, ba, ba aliterazioa, eta munduaren aurrean (objektuen azpi aldetik) xuti-punkaka hasi, eta zutik jartzeko izu atabikoa, bai baitakit arreta galduz gero, nire eta zeruaren artean dauden harraska-ertza edo mahai-azpia joko ditudala buruaz.
Abadearen lapikoa, txikia baina gozoa
Txikia eta gozoa adjektiboen arteko baina horrek tiratzen nau. Abade jatun tripazaleei buruzko irudi pantagruelikoa suntsitzera datorren mezu subliminala dirudi. Baina juntagailuak hondatzen du, ordea, txikia izateak idarokitzen-edo duen aszesia. Abadearen inguruan badira lapiko txikiak; abadearena bakarrik da, baina, gozoa.
Herri usteak ugaritasuna ukatu dionez, goùt exquis gastronomikoa eta juntagailuari esker lortutako halako urrutiramendu hierarkikoa nahi al ditu abadeak beretzat?
Ez nago oso seguru. «Ikazkinaren lapikotoa, handia baina harroa» dela ere esaten zaigunez (lapikotoa hitzak idarokitzen duen baldarkeria gastronomikoarekin, eta baina juntagailuaren leungarriarekin), ez dut ulertzen zergatik agindu zion ikazkin hark bere emazteari:
Kutxi, kutxi,
baba asko,
ta urdai gutxi,
abadeari etxean
ez sartzen utzi.
Susmoa ote zuen gure ikazkinak handiak direla abade guztiz gehienei benetan atsegin zaizkien lapikoak?
Abaxi bezain lapurra
Isturitzen jasotako konparazioa da. Abaxi hori pertsonaia gajoren bat izango zelakoan zegoen Azkue. Lhandek, berriz, halako Ali-Baba-ren moduko lapur bat zela esaten du.
Aberri
Arana Goirik 1896an sortu zuen aberri neologismoa. Berebiziko arrakasta izan zuen hitz berriak, eta eurrez zabaldu zen hitzaren erabilera aberri osoan. Severo Altubek, 1919. urtean, onartu beharreko neologismotzat jo zuen.
Ez zen, beharbada, sortzailearen asmoa izan, baina alberri (alboko herri) hitzaren abarora osatua dirudi antzaz eta edukiz, gauza jakina baita alberriak behar dituztela aberriek oro.
Balia dezadan egokiera aberri itzari bigarren punta bat ere zorrozteko. Aberri izeneko jainkosa bat dago Pirinioetako mitologian. Erromatarren garaiko hainbat hilarritan ageri da haren aipua. Baina Arana Goirik-eta ez zuten, antza, horren berririk. Tamalaren tamala! Ezagutu izan balute, ikustekoa izango zen zeri oratzen zioten, antzinakotasunaren distira mitologikoari ala atzerrikotasunaren arbuioari.