Salbatore
Mitxelena

1919 (Zarautz)
1965 (Chaux-de-Fonds, Suitza)

Egile honen
beste liburuak

POESIA

Arantzazu, euskal poema

1949, EFA

Ama-semeak Arantzazuko kondairan

1951, EFA

Ogei kanta Arantzazuko

1952, EFA

Arraun ta amets

1955, Itxaropena

Idazlan guztiak (I eta II)

1977, EFA

SAIAKERA

Unamuno ta Abendats

1958, Darracq

Laburtuaz

2000, Olerti Etxea

MAITE NAZAN ORAINDIK

 

        Goiza parrez...

        Zarautz minez

joarea ni baitan

hiri deiez, hiri deiez

dulunka, ai!, ari zaitan...

 

        Jai Zarautzen,

        Etxebeltzen:

nik urrundik min hemen...

Ez zidane niri uzten

higana gaur joaten!

 

        Arrebatxo!

        Lekaimetxo!

Ahal didan barkatuko

nire errua! Oraindio

maite ahal naun izango!

 

        On ta otxan

        izan hintzan

niretzako munduan.

Amaren ordezkaritzan

hi lakorik ez ninan.

 

        Lili bigun

        hintzan ordun;

Jesuk jakin ta alda hindun...

Komentu arrean barrun,

eman deinala zorun!

 

        O bai, ni bai,

        jungo pozik

gaur hi ikusteagatik!

Ni hor izan ezagatik,

maite nazan oraindik!

 

1942-10-07

Garapena: Dijitalidadea SL