Salbatore
Mitxelena

1919 (Zarautz)
1965 (Chaux-de-Fonds, Suitza)

Egile honen
beste liburuak

POESIA

Arantzazu, euskal poema

1949, EFA

Ogei kanta Arantzazuko

1952, EFA

Arraun ta amets

1955, Itxaropena

Idazlan guztiak (I eta II)

1977, EFA

Laburtuaz

2000, Olerti Etxea

SAIAKERA

Unamuno ta Abendats

1958, Darracq

Ama-semeak Arantzazuko kondairan

1951, EFA

Edeslariaren lanak ba'dizu arrixkurik, zeapen geiegi, batez ere, gertakari nagosiaren inguruan metatzen ditunean. Gure edeslaria ordea, etzaigu ortan lerratu. Edeslari baino len olerkari izan gure au eta onetxek, nere ustez, edesgilleen kalaka-azpergarritik saiestu digu Salbatore maitea. «Instruere delectando» zioten antziņakoek edestiari buruz; eta idazleak bete-betean iritxi dizu. Atsegiņez irakatsi: bai orixe. Atsegiņik pizkorrenaz orrialde guziak irakurri ditut eta ziur-ziur esango nuke beste edozeinek ere atsegiņez gaņezka irakurriko duela liburu xoragarri ori.

Andima Ibinagabeitia (Euzko Gogoa, 1951-09)

        ĄOņati! Urre zarraren dirdira dario nunaitik gure Oņati ederrari. ŋNork ez du maite-maite izango, bere antziņako aunditasuna ta leņargia ezagutu ezkero?. «Toledo txiki» deitu zioten aurrekoak, bere Unibersidadea'gatik noski. Gure Euskalerri zarraren ixpillu ederra: deituko nioke nik, beste iņun baņo obeto bere kondairan begiztatzen bait-dira gure aurrekoen griņak eta ontasunak, anai-burrukak eta anaidi ederrak, jauregi zar eta eliz bikain aintzaz beteak, aundi-naiak eta morrontza gorrienak, sufrimentua ta kristautasuna, erkinkeriak eta aunditasunak.

 

        1845 ezkero gipuzkoarra degu Oņati. Baņo lenagoko mendeetan, etzan izan ez Gipuzko, ez Bizkai ta ez Araba, bizkaitarrak bizkaitar, arabakoak arabar eta giputxak gipuzkoartzat jotzen ba'zuten ere. Danakin bait-du senide-tasuna Oņatik, izkuntzez eta izakeraz. (Tarte txikiren batean, alare, Araba'kin ibilli zan lenbizi, ta gero Naparroakin ere bai, kondeari gogoak ala emanda).

        Oņati «berezko uri» deitu izan da beti. Ez erregeak emandako agiriz edo izenez, jatorriz baizik. Ortan ere «berezko», beste zenbaiten aldean.

 

        Donostiak bai, Tolosak bai, Segurak-eta ere bai... ta alare Oņati aundiak ez, e'tzizun sekula murallarik izan. Ez bait-zeukan arresiz gordetzen ibilli bearrik kanpoko arerioen bildurrez. Etsai gogorrena barruan zeukan Oņatik: lentxeago aitatu degun kondea. Errege katolikoak kondadu-izena eman (1489) baņo ondo lenagotik, 1149 ezkerotik, sufritu bear izan zitun konde bat eta besteen zakarkeriak, etengabeko gizaldietan.

        Amaikatxo sufritzen ikasitako kondadua, Oņati. Bere 32 ermitakin, kristautasuna ere argatik erakusten digualako aundia. Ondo bearra, bai, txantxikuar zorigabeak zeruaren laguntza.

        Bai etorri ere. Euskaldunon Amak Oņati maitagarri aretxen eskualdean ezarri nai izan zun bere jarlekua.

 

 

«Arantzan-Zu?»

 

        Arantzazu menditarte izugarrienean dago, amildegi illun, zakar, nai ba'dezu itxusi, trakets, izkutu, bazterrenean, 700 metroko alturan eta alare zulo-zuloan, ez egutera ta ez ikuspegirik gabe. Zokondo arloteagorik. Dun ederra, orixe bait-du: bere arlotea ta zakarra.

        Orain egitera goazen Basilika berrian pentsatzean, galdetu izan det nere kaxa: ea ez ote luken obeto emango, alegia, basilika  horrek Aloņa beraren gain-gaņean edo Askartzako tontorrean edo nunbait urbilleko garai-gunean beintzat, bertako ta kanpokoen ikusgarri?. Aita Lizarraldek, berriz, bere kondairaren 92 ta 93'ko orrialdetan, ezpai'rik gabe baiezten digu antziņara begira: obe izango zala, asiera -asieratik Arantzazuko elizarentzat beste leku egokiago bat aukeratu izan ba'litz.

        Baņo ez. Bost mendeko gizaldien «ermitagintza» paregabea aztertu ezkero, bereala entzuten du batek, ikaragarri, gure aurrekoen okertu-eziņezko sinismena ta deadarra:

 

«Eliza bai —otsegiten daude aiek—,

ederragoa izango uan eliza toki erosoagoan eregita;

baņa ermitagintza ez, ermitagintza ez uan izango

ain aundi ta arrigarria,

ta eztare Arantzazuko euskal-fedea».

 

        Baita zuk ere, irakurle, paraje ua lenbizikoz ezagutu zenun bezin laister, ustegabe galdetuko zenion bearbada gure Amari -ŋBaņa or?, ŋor agertuko ziņan, ba?, ŋor jarri nai'ko zenun, ba, euskal-fede aundiaren Aldare Nagusia?, ŋmendizulo ortan Zu?

        Begira: guzi ori bera adierazten du Errodrigoren galderak ere. «ŋArantzan Zu?» -galdegin zion artzaiak. Ta baderizkiot, Ama-Birjiņa bere betiko irriparrean erantzuten dagola gizaldiz-gizaldi, ordun Baltzategi'koari bezela, gaur zuri eta neri:

 

Bai, Arantzan Ni. Ni beti ementxe, arantz-artean, mendizulo zakar izkutuenean.

Ementxe nai det nere jarlekua. Ementxe nai ditut nere erromesak,

Kristo'tasunaren billa bakarrik etorrita, ez beste ezergatik,

ez eliz eder edo paraje ikusgarriak mirestera,

ez munduaren txaloak irabaztera. Kristo'tasunak sufritu-bearra esan nai du,

etengabeko kalbarioa, penitentzia. Ni arantzan, Jesus gurutzean bezela.

Atozte zuek ere. Sufrimentuaren basamortu zakar ontan,

poztuz eta zailduz, egingo zaituztet aundi. Aundi. Kristoren antze-antzeko.

Alaxe nai det nere erriaren erlijioa: sufrimentuaren arantza-gaņean.

Ementxe, Arantzazun.

Garapena: Dijitalidadea SL