Basarri
(Ignacio Eizmendi)

1913 (Errezil)
1999 (Zarautz)

Egile honen
beste liburuak

BERTSOA

Basarri

1950, Itxaropena

Laugarren Txinpartak

1966, Auspoa

Kantari nator

1960, Itxaropena

Sortu zaizkidanak

1973, Auspoa

Kezka giroan

1983, Auspoa

Nere Bordatxotik

1992, Auspoa

ARTIKULUAK

Bertsolaritzari buruz

1984, Auspoa

Atano III. Bere edestia bertsotan

1949, Itxaropena

Atano Txapeldun 1926

 

Amar urtean Mondragonesa

zebillen danen aotan,

¿Zeñek sinistu obeagorik

izan zeikenik pelotan?

Atano ere gora zijoan

arrigarrizko saltotan;

kondizioak jarriak zeuden

guztiz agiri sendotan,

uraxe menderatu bear zun

txapeldun izatekotan.

 

Mondragonesa bere denboran

ain zan langille mardula,

esan ziteken bere besoak

arraun sendo bi zitula.

Bizi ta ilko gera guziok

bera gogoan degula,

¿Nork esan gazte, txiki, argal ark

menderatu bear zula?

Ori lortzea etzan orduan

auntzen gaberdiko eztulal

 

Arreta biziz gertutua zan

Floriagako mutilla

poz dirdaietan zuzen zijoan

goiko aulkiaren billa.

Au da orduan ezarri zuten

neurri edo maratilla:

Iru partidu jokatutzea,

ikusiz nor zan abilla,

ta irutik biren irabaztuna

burutzat autu zedilla.

 

Urte artako Azaroaren

lendabiziko egunez,

Donostiako Moderno zegon

guztizko apaintasunez;

bi pelotari lertu zorian,

jendea eziñ egonez,

azkoitiarra nagusitu zan

bere jokabide onez,

ogeitabira emeretzikin

utzi zuen Mondragones.

 

Partidu aren ondorenean

bazan zer esan ederrik,

askok sinistu ezin zuten da,

berri guziak alperrik!

Andik berela Eibarren bota

zituzten biak bakarrik,

amabi tantoz gora ezpaizan

orduan pasatu zarrik,

etzuten izan iragarrengoz

alkar probatu bearrik.

 

Mondragonesa an gertutu zan

ondorengoa pozteko,

Amar urtean berekin zuen

errege aulkia uzeko.

Esku emanez, besarkatu zun,

biotza erakusteko,

Marianori ordua iritxi

zaio txapela jazteko,

geroztik ogeitabi urtean

geiago ez erazteko.

 

Orra gizon bi, gure jokoa

zerurantz jaso dutenak

Erri guzitan estatu bana

zutik bear lutekenak,

lurralde guziaren aurrean

ondraz bete gaituztenak,

urteak joanda etorri arren,

baztartu ez litezkenak.

Pelota bizi dan arteraino

entzungo diran izenak!

Garapena: Dijitalidadea SL