1970 (Legazpia)
Egile honen
beste liburuak
POESIA
2001, Olerti Etxea
2001, Urretxuko Udala
1998, Erein
Zure bila itsasoa bidaliko dut
2002, Bermingham
Ibaia euri-erasotan bezala
2000, BBK-Euskaltzaindia
DENA ERDIBANA
Dena erdibana.
Janaria eta edaria.
Eguzkia eta ilargia.
Bakardadea.
Arnasa eta heriotza.
Dena erdibana.
Arnasa eta heriotza.
Amets nagituak.
Iragandako denbora,
ordueroko poza.
Dena erdibana.
Larrosaren izpiritua
eta udazkeneko hostoak.
Urratsak eta urrundura.
Ereintza.
Dena erdibana.
Dena erdibana.
Hitza eta isiltasuna.
Orain iluntasuna,
gero argia.
Arnasa eta heriotza.
ELKARREKIN MINTZATUZ
Elkarrekin mintzatuz,
hitz bat bera ere esan gabe,
erabateko isiltasun begietan,
bihotzak hutsik bilduagatik,
elkar loturik arnasez,
desira bihotz kolpetan,
haragizko sinesmenari emanak,
baietza baietzago,
denborarik gabeko zirrararekin
urtzerarte.
IRAILEKO ARRATS EDERRA
Zure ile dirdirantea.
Orain bezala, horrela,
besoak eguzkirantz gurutzatuz,
menats ilintia atzetik gora
geldiro
losindua jasotzen duzunean,
horrela, orain bezala,
nire ezpainen bihotz parean
biharamun goizeko arnasa
gauzatzen da.
Ez moztu oraindik.
Biziki zure ilea
ízan dadila
orain bezala, horrela,
eskuari egindako kantu xaloa,
íraíleko arrats ederra.